XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geiago itzegiteko gauza izan ez ba'litz bezala, negarrari ekin zion andre gazte lirain arek.

Negar zolia berea.

Egiazkoa zirudian negarra.

- Emakume au zer iruditzen zaizu, Watson? - galdetu zion Sherlock Holmes'ek Londres arroztegitik irtetzean.

- Emakume ona dala esango nuke nik, au ere primerako komediantea ez ba'da, Joansendo gure adiskideak esan oi duanez.

- Sophie orren etxetik atera, bere etxera joan, senarra il eta atzera adiskidearen etxera itzultzeko astirik naiko izan zuan beintzat atzo -, erantzun zion Joansendo'k.

- Baiñan, testamenduarena jakinda, onek erailketarako arrazoirik bai al zuan? - Milloi bat pezta Watson.

- Testamentuaz esan diguna, egia dan ez bait dakigu.

- Ta, iñor oartzeke Sophie'ren etxetik atera? - Bai gizona.

- Bost minutu naikoak dirala esan digu etxe batetik bestera joateko.

- Bost joateko, bost senarra iltzeko, beste bost itzultzeko, ordu laurden bat dira.

- Komonera zijoala esatea naiko zuan, bere faltaz iñor ez oartzeko.

- Ordu laurden bat baiño askoz geiago, noiz nai egiten dute emakumeek komonean.

- Kontuz ordea, Watson.

- Nik ez dut esan nai eraillea au izan danik; izan daitekeala, soilki esan nai dut.

- Holmes jauna: Lola neskamearekin itzegitea ongi etorriko zaigula deritzait.

- Ondo zainduta daukat neskato ori, eta, onera ekarri dezaten, nere mikeleteei deitzera noa,- jakiñarazi zuan Joansendo'k.

- Eta deia egitera joan zan.

Sherlock Holmes izan zan, aren atzetik urrutizkiña erabilli zauana: - Jenny: Ez nuke geiago zure biotzeko samintasunik naasi nai, baiña naitanaiez, ikerketa-arauek ori eskatzen dute-ta, galde bat egin bear dizut: Atzo atsaldean, zure osaba ta bere emaztea, maitatxukeri goxotan utzi zenituanez gero, non egon ziñan?.

- Nere adiskide ezkonberriaren etxean.

- Etxean bertan egin bait zuan ezkontza Anglikan-Elizako apaiz batek atsaldeko seietan.

- Atsalde guztian egon al ziñan an? - Ez.

- An gurekin zegoan adiskide batek labanaz eskuan aski zauri sakon bat egin zualako, arekin, Ategorrieta'n bertan dagoan San Ignazio deritzan Klinikara ioan nintzan.

Eta arekin itzuli nintzan ezkonberriaren etxera.